Kore 900 gamako indukzio-sukalde industrialek azkar eta eraginkor kozinatzen dute, eta beste sukalde-mota batzuekin baino askoz energia gehiago aurrezten da. Izan ere, egosketa-eremuek potentzia handia dute eta azkar berotzen dira, eta ontzia gainean dutela detektatzen dutenean baino ez dute energia igortzen.
Estalkia beirazkoa da eta lanerako eremua, berriz, altzairu herdoilgaitzekoa. Biak zigilatuta daude, garbitasuna bermatzeko. Indukzio-sukaldeen estalkiaren bero-fokua ez dago barnealdean (bitrozeramika tradizionaletan bezala), eta, beraz, ez da janari-hondarrik edo produkturik itsatsita geratzen. Horrek izugarri errazten du garbiketa.
02
Eraginkortasuna eta errentagarritasuna
Indukzio-plaka ontzia detektatzen duenean baino ez da martxan jartzen. Bero askoz gutxiago igortzen da kanpoalderantz, eta igorritakoa ontziaren oinarrian kontzentratzen da. Lanean hasteko abiadura beste sukalde-mota batzuetan baino handiagoa da. Horri esker, teknologia eraginkorra da eta energia aurrezten du, eta kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak dira horiek, mota honetako produktuak aukeratzeko garaian.
Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Geure cookie-ak eta bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu zerbitzua hobetzeko eta nabigazioaren ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek onartzen dituzula ulertuko da. Horiek konfiguratu edo ukatu ditzakezu klik eginez . Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi .