Fry-top industrialak


900 gamako fry-top industrialak makina ezin hobeak dira, elikagaiak plantxaren gainean zuzenean azkar eta eraginkor erre nahi ditugunean.

01
Jaki-mota desberdinetara egokituta

Batetik, altzairu gozoz egindako plantxak ditugu. Haragi eta barazkietarako bikainak dira, azkar kozinatzen dutelako eta beroa uniformeki banatzen dutelako.
Bestetik, kromozko estaldura duten plantxak ditugu. Arrainak eta itsaskiak erretzeko eta arrautzak frijitzeko diseinatuta daude, baina bestelako elikagaiekin ere erabil daitezke. 
Kromozko gainazalak zaporeak transferitzea ekiditen du, jaki batetik bestera igarotzean.

02
Kromo gogorrezko modeloak: errendimendu eta erosotasun handiagoak

Kromozko gainazalak beroa mantentzen duenez, ez da berorik galtzen kanpoalderantz igorri eta barreiatzearen ondorioz. Jakiak azkarrago erretzen direnez eta tenperatura ere azkarrago berreskuratzen duenez, lanerako giro erosoagoa lortzen dugu.

Gainera, gainazalaren eta jakiaren arteko kontaktuan higiene eta garbitasun handiagoak ere eskaintzen ditu.

03
Higienea eta garbiketa

Gure fry-top gailuetan, plantxaren eta estalkiaren arteko junturak erradio eta angelu biribilen bidez burutzen dira, jakiekin kontaktuan dauden materialei buruzko EN-203-3 arauaren irizpideei jarraikiz.
Ertz eta erpinetako erradioak ez dira inoiz 3,5 mm baino txikiagoak, eta horrek garbiketa errazten du. 
Plantxa aurrealderantz okertuta dago. Horrela, koipea eta likidoak errazago erortzen dira horiek biltzeko zulorantz, eta koipeak biltzeko kaxa erauzgarrian isurtzen dira. 
Aukera ematen dugu zipriztinen kontrako petoa jartzeko. Petoak hiru piezatan desmunta daitezkeenez, erraz atera eta garbitzen dira.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.