Sukalde industrial elektrikoak


Kore 900 gamako sukalde industrial elektrikoak burdinurtuzko beroketa-plakaz osatuta daude, errendimendu eta emaitza bikainak ziurtatzeko.

Ekipamenduak oso moldaerrazak dira, eta ontzi-mota anitzekin erabiltzeko diseinatuta daude, hala nola zartaginak, kazolak, eltzeak, etab. 

01
Garbiketa

Prentsatutako estalkiak ez dauka zirrikiturik eta ertzak biribilduta ditu, lan egitean errazago garbitzeko. 
Estalkiaren diseinuari eta plaka elektrikoen kokapenari (estalkia baino gorago daude) esker, isuritako likidoak ez dira sukaldearen barrura sartzen. 
Sukaldearen labea, haren atea eta ate-oholak altzairu herdoilgaitzezkoak dira, eta, beraz, errazago garbitzen dira. Eta, horrez gain, barneko gidak atera daitezke, garbiketa errazago egiteko.

02
Potentzia handikoa eta eraginkorra

Plaken kontrolak beroketa-potentzia aukeratzea ahalbidetzen du, behar bakoitzera moldatzeko.
Labearen tenperatura termostato bidez erregula daiteke, eta 310 °C-ra iristen da. Gainera, goiko aldetik, beheko aldetik edo bietatik aldi berean bero daiteke.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.