Sukalde modularra: 900 eta 700 Kore belaunaldia
SUKALDE PROFESIONALAREN BIHOTZA
KORE belaunaldia sukaldaritzako profesionalaren eguneroko lana errazteko diseinatu da. Sukalde modular industrial indartsuen belaunaldi bat da, lan gogorrari aurre egiteko eta errendimendu maximoa izateko prestatua. Ergonomikoa, segurua eta mantentzeko erraza, sukalde profesional batek behar dituen segurtasun-, fidagarritasun- eta konfiantza-maila handiak betetzen ditu. Emaitza: makinen iraunkortasuna bermatzen duen egosketa-tresnen belaunaldi bat, diseinu garbi eta zaindua duena.
ERRENDIMENDUA ETA PRODUKTIBITATEA POTENTZIA MAXIMOAN
KORE 900 gama bereziki diseinatu da lan-eremu handiak, potentzia handiak eta errendimendu oso handiak behar dituzten jatetxe eta jangela handi eta ertainetarako.
PRESTAZIORIK HANDIENAK LEKU TXIKIETAN
KORE 700 gama bereziki diseinatu da sukalde handiek dituzten prestazio berberak, hots, iraunkortasuna, fidagarritasuna eta potentzia handia behar dituzten jatetxe eta jangela txiki eta ertainetarako.
Merkatuko erregailurik indartsuenak. Diseinu bakar eta propioa, beroa uniformeki banatzen duena eta lapikoetara eta zartaginetara ezin hobeto bideratzen duena. Potentzia eta eraginkortasun handiek errendimendu maximoa dakarte.
Gama guztiko gain enbutituek eta ertz kurbatu eta biribilduek zikinkeria-fokuak saihesten dituzte eta garbiketa errazten dute. Osoan eraikia, 1,5 edo 2 mm-ko lodieran.
Diseinu mardul eta ergonomikoa, erabilera eta profesionalaren mugimenduak errazten dituena; kontrol-panelek kokapen seguruagoa eta erosoagoa dute goiko aldean.
AISI 304 (20/10) altzairu herdoilgaitzez egina; eta, eskatutako prestazioak bereziki zorrotzak direnean (lapikoetako upeletan, egosketa-gailuetan…), AISI 316 altzairu herdoilgaitzez.
Soldadura robotizatuak eta leunketa automatikoak; horrek makinen mardultasuna bermatzen du, eta, horrekin batera, haien iraunkortasuna eta fidagarritasuna.
Erregailuetan diametro oso txikiko (8 cm) ontziak jartzeko moduko parrilak dituzten sukaldeak, ontzien egonkortasuna eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzen dituztenak.
Enbutizioek eta ertz kurbatu eta biribilduek asko errazten dute garbiketa. Langileari ahalik eta erosotasunik handiena emateko pentsatutako diseinua. Lan-plano biribilduak, azkar eta erraz garbitzeko.
Moduluak elkarrekin hermetikoki egokitzeko diseinatu dira. Mantentze-lanetarako sarbide zailekoak diren eta likidoak iragazteko arriskua izan lezaketen artekak saihesten dira, eta, hala, higiene maximoa ziurtatzen da.
KORE gamako elementuak, hala nola erretiluak, gidak, gantz-bilgailuak eta babesak ateragarriak dira eta ontzi-garbigailuan garbi daitezke; hala, osagarri guztiak behar bezala garbitzen direla ziurtatzen da.
Bloke esekien muntaia-diseinuak unitatearen azpian gantza edo zikinkeria pilatzea eragozten du eta egunero erraz eta azkar garbitzeko aukera ematen du.
Uraren kontrako IPX5 sailkapenaren araberako babesa, zeina nazioarteko estandarra baita.