Cook & chill soluzioak

OPTIMIZATU SUKALDE PROFESIONAL BATEKO LANA ETA PRODUKTIBITATEA

Labeetan eta hotzean espezialista den aldetik, Fagor Professional-ek Cook & Chill soluzio ezin hobea aurkezten du, hots, labeak eta tenperatura jaitsarazteko gailuak konbinatzen dituzten ekipamendu batzuk; haiekin, sukalde profesional bateko lana, efikazia eta produktibitatea optimizatzen dira.

TENPERATURA JAITSARAZTEKO PROZESUA - TENPERATURA JAITSARAZTEA IZOZTEKO

 

Ziklo arina (estandarra) - 90‘

Elikagai arin, ‘light’ edo finentzat eta tamaina edo bolumen txikiko elikagaientzat egokia da.

 

Ziklo gogorra (trinkoa) - 90‘

Dentsitate handiko edo tamaina lodiko produktuentzat eta ontziratutako jana prestatzeko egokia da.

TENPERATURA JAITSARAZTEKO PROZESUA - IZOZTE-SISTEMA

 

Ziklo arina (estandarra) - 240‘

Ziklo honetan, elikagaiak homogeneoki izozten dira, eta, beraz, egokia da tenperatura-aldaketa gogorrak jasaten ez dituzten edo osagai desberdinekin eginda dauden jakientzat.

 

Ziklo gogorra (trinkoa) - 240‘

Ezin hobea da erdi-bukatuta edo erdi-prestatuta dauden platerak izozteko. Elikagai gordinentzat ere egokia da. Aukera ematen du izoztutako produktuak denbora luzez mantentzeko, urtean zehar erabiltze aldera.

Gure cook & chill soluzioak


COOK & CHILL SOLUZIOAK

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.