Tenperatura jaitsarazteko gailuak

TENPERATURA JAITSARAZTEKO GAILUAK ERABILTZEAREN GARRANTZIA.

Tenperatura jaitsarazteko gailu industrialak elikagaien tenperatura oso azkar jaisteko diseinatuta dauden makinak dira. Hala, janaria 90 ºC-tik +3 ºC-ko izozte-tenperaturara igaro daiteke 90 minututan gehienez ere, eta bakterioak ugal daitezen ekiditen da.

Gure gailu-aukera zabalak izozte-zikloa ere badu, eta produktuaren tenperatura -18 ºC-ra jaitsi dezakete 4 ordutan. Horrela, elikagaiak oso azkar izozten dira, eta bakterio-flora areagotzea eta makrokristalak eratzea saihesten da.

TENPERATURA JAITSARAZTEKO PROZESUA - TENPERATURA JAITSARAZTEA IZOZTEKO

 

Ziklo arina (estandarra) - 90‘

Elikagai arin, ‘light’ edo finentzat eta tamaina edo bolumen txikiko elikagaientzat egokia da.

 

Ziklo gogorra (trinkoa) - 90‘

Dentsitate handiko edo tamaina lodiko produktuentzat eta ontziratutako jana prestatzeko egokia da.

TENPERATURA JAITSARAZTEKO PROZESUA - IZOZTE-SISTEMA

 

Ziklo arina (estandarra) - 240‘

Ziklo honetan, elikagaiak homogeneoki izozten dira, eta, beraz, egokia da tenperatura-aldaketa gogorrak jasaten ez dituzten edo osagai desberdinekin eginda dauden jakientzat.

 

Ziklo gogorra (trinkoa) - 240‘

Ezin hobea da erdi-bukatuta edo erdi-prestatuta dauden platerak izozteko. Elikagai gordinentzat ere egokia da. Aukera ematen du izoztutako produktuak denbora luzez mantentzeko, urtean zehar erabiltze aldera.

enlace a...
Tenperatura jaitsarazteko Advance gailuak
enlace a...
Tenperatura jaitsarazteko Concept gailuak
enlace a...
Tenperatuta jaitsarazteko Cook&Chill soluzioak

TENPERATURA JAITSARAZTEKO GAILUAK ERABILTZEAREN GARRANTZIA

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.