Elikagai espezifikoak prestatzeko diseinatutako mahai bereziak eskaintzen ditugu, hala nola elikagai hauek prestatzeko: pizzak, entsaladak, sandwichak. Gainera, mahaiak bezero bakoitzaren beharren arabera konfiguratzeko aukera ematen dugu, gure mahai bereziekin aukerako elementuak konbinatuz.
KONFIGURA DAITEZKEEN PRESTAKETA-MAHAIAK
700/800 mm-ko hondoa
Granitozko gaina duten zenbait mahai eskaintzen ditugu, eta haien gainean osagaientzako zenbait motatako beira-arasak jar daitezke, behar bakoitzera egokitu ahal izateko.
1
MOLDAKORTASUNA
Granitozko gaina duen mahaia osagaientzako beira-arasekin konbinatuz, erabiltzailearen beharren arabera egindako prestaketa-mahai oso bat lortzen da.
2
KONTSERBAZIOA
Mahaiak eta osagaientzako beira-arasak hozte-unitate independenteak dituzte, eta bakoitzak bere tenperatura-kontrola du.
PIZZA EGITEKO MAHAI TRINKO PROFESIONALAK
700 mm-ko sakonera
Pizza egiteko mahaiek zenbait berezitasun dituzte, merkatuko kategoria zehatz baten eskakizunei dagozkienak. Fagor Professionalen produktu hori garatu dugu bezero bakoitzaren beharrak ase ahal izateko.
1
SENDOTASUNA
3 cm-ko lodierako granitozko gaina du, eta ertzak eta alboko babesak ere granitozkoak dira (2 cm-ko lodiera eta 9 cm-ko altuera).
2
MOLDAKORTASUNA
700 mm-ko sakonera duen mahaia, GN 1/1 ontziak eta 400 x 600 mm-ko gozogintzako erretiluak har ditzakeena.
3
TEKNOLOGIA
Lurrungailu zentral bat du mahaiaren barnean banaketa errazteko, baita ekipoa elikagaiz bete denean ere. Diseinu horri esker, ekipamenduaren lan-tenperatura 0 °C eta 8 °C bitartekoa izan daiteke ekipamenduan, eta 4 °C eta 10 °C bitartekoa, ontzien eremuan.
4
ESPOSIZIOA
GN 1/4 eta 150 mmko sakonerako kubetak gordetzeko gaitasuna duten ontzien gunea, kristalezko estalkia duena, elikagaiak erakusteko. 6 eta 8 kubeta sartzeko gaitasuna du (mahaiak 2 eta 3 ate, hurrenez hurren).
PIZZA EGITEKO MAHAI TRINKOAK
700 mm-ko sakonera
Pizza egiteko mahaiek zenbait berezitasun dituzte, merkatuko kategoria zehatz baten eskakizunei dagozkienak. Fagor Professionalen produktu hori garatu dugu bezero bakoitzaren beharrak ase ahal izateko.
1
MOLDAKORTASUNA
Altzari bakarrean, hozte-mahaia eta osagaientzako beira-arasa eskaintzen ditugu, eta, hala, bere beharretarako soluzio oso eta merkea ematen diogu erabiltzaileari.
2
SINPLETASUNA
Hozte-mahaiaren hozte-taldeak, era berean, osagaientzako goiko beira-arasak behar duen hotza ere ematen du.
3
GARBITZEKO ERRAZTASUNA
Lan-planoari elkartutako osagaientzako altzariak gainazala garbitzea errazten du.
SANDWICHAK ETA ENTSALADAK PRESTATZEKO MAHAIAK
700 mm-ko sakonera
CONCEPT gamaren barruan, sandwichak eta entsaladak prestatzeko bereziki diseinatutako mahaiak eskaintzen ditugu, gainean zenbait neurritako Gastronorm ontziak hartzeko egokitutako eremuak integratuz.
1
MOLDAKORTASUNA
Zenbait GN ontzi-konbinazio hartzeko edukiera duen osagai-eremua. Estalki eraisgarria du, zeinak aukera ematen baitu elikagaiak freskoago mantentzeko.
2
KONTSERBAZIOA
Lan-tenperatura: +2 °C, +8 °C (giro-tenperatura: 38 °C).
ENTSALADAK PRESATZEKO MAHAIAK
700 mm-ko sakonera
Fagor Professional, entsaladak prestatzeko bi mahai trinko txiki eskaintzen ditugu, prestazio asko dituztenak, lan-eremu txikienetarako.
1
FUNTZIONALTASUNA
EMEP / CMEP-100 modeloak poliamidazko taula bat du, sandwichak prestatzeko ezin hobea. Ateragarria izatean, errazago garbitzen da, eta horrek elikagaien higienea eta segurtasuna bermatzen ditu. EMEP / CMEP-100 G modeloak granitozko gaina du, eta mahai txiki ezin hobea da pizzak prestatzeko.
2
EDUKIERA
Entsaladak prestatzeko mahaien bi bertsioek osagaientzako eremu bat dute, lan-eremuan GN ontzien zenbait banaketa hartzeko edukierarekin. EMEP / CMEP-100 modeloak estalki eraisgarria du, zeinak aukera ematen baitu elikagaiak freskoago mantentzeko. EMEP / CMEP-100 G modeloak kristalezko estalki bat du atzean, osagaien eremua babesteko.
ZEREGIN ESPEZIFIKOETARAKO MAHAI BEREZIAK
Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Geure cookie-ak eta bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu zerbitzua hobetzeko eta nabigazioaren ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek onartzen dituzula ulertuko da. Horiek konfiguratu edo ukatu ditzakezu klik eginez . Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi .
Geure cookie-ak eta bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu zerbitzua hobetzeko eta nabigazioaren ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek onartzen dituzula ulertuko da. Horiek konfiguratu edo ukatu ditzakezu klik eginez . Informazio gehiago eskuratzeko, ikusi .