ELEMENTU KONPAKTU ETA FIDAGARRIAK, EDARIAK GORDETZEKO BIKAINAK

Hozteko gailuen gama zabala, botilak hozteko bereziki diseinatua.

ERAKUSMAHAIEN AURREALDEA


1

Snack gamaren hozte-mahaien prestazio guztiekin. Erakusmahaien aurrealdeetarako ekipoek 1.045 mm-ko altuera dute. Horregatik, ezin hobeak dira gure kafe-mahaiekin eta apalekin konbinatzeko.

HORMA-ERAKUSTOKI HOTZAK


Horma-erakustoki hotzen gama berriak diseinu garaikidea eta dotorea dauka, eta aukera eta akabera desberdinak eskaintzen ditu, zure lokalaren beharretara egokitzeko.

1
MANTENTZE-LANETARAKO SARBIDE ERRAZA

Kanpo-multzo konpaktuak casette sistema dauka, biltegiratze-edukiera handiagoa emateko. Irekitzeko, sareta-atea irekitzea baino ez da egin behar, eta, hortaz, mantentze-lanak eta garbiketa errazago egiten dira.

2
ENERGIA AURREZTEA

Gure ateek beira bikoitza eta argon-gasa dutenez, isolamendu bikaina ematen dute, eta, hala, kontsumoan aurrezten duzu.

3
HOTZA UNIFORMEKI BANATZEA

Konpresore hermetikoa, kondentsadore aireztatuarekin. Aireak “U” forman zirkulatzen duenez, hotza uniformeki banatzen da.

4
ARGIZTAPENA

Barnealdea LEDekin argituta dago.

BOTILATEGIA


Botilak hozteko gailuetan dugun eskarmentu zabalari esker, kalitate handiko produktu fidagarriak bermatzen ditugu. Produktua diseinatuta dago botilak ahalik eta hobekien biltegiratzeko establezimenduetan.

1
GAMA ANITZA

Bi bertsio desberdin ditugu, gure bezeroen beharrei erantzuteko. Inox akaberako ekipoek altzariaren eskuinaldean dute hozkailu-multzoa, eta skin akaberakoek, berriz, behealdean.

2
FUNTZIONALTASUNA

Gidaridun ateek helduleku integratuta dute, modu errazean eta praktikoan irekitzeko. Gainera, barnealdean altzairu plastifikatuzko banagailu bertikalak daude, edukiak hobeto antolatzeko.

3
ZERO IMPACT

Hidrokarburo-gas naturalak (R-600a) erabiltzen ditugu. Gas horiek % 15-20 bitartean murrizten dute ekipoen energia-kontsumoa, eta ingurumena errespetatzen dute. Gainera, ez direnez horren agresiboak, konpresorearen balio-bizitza luzatzen dute eta mantentze-gastuak murriztu.

HOZTE-ARMAIRU PROFESIONALAK


Hozte-armairu profesionalen gama berria aurkezten dugu, edukiera handikoa eta kanpo-akabera desberdinekin, zure negoziora hobeto egokitzeko.

1
GAMA ANITZA

Gure bezeroen beharrei erantzuteko asmoz, bi bertsio sortu ditugu: altzairu herdoilgaitzezko akabera duten kanpo-altzariak eta epoxi zurizko akabera dutenak. Bertsio bietan, tenperatura positiboko eta negatiboko modeloak ditugu. Epoxi zurizko kanpo-akabera duten altzarien kasuan, beirazko ateak dituzten erakustoki hotzak ere baditugu.

2
FUNTZIONALTASUNA

Gidaridun ateek helduleku integratuta dute, modu errazean eta praktikoan irekitzeko. Gainera, barnealdean altzairu plastifikatuzko banagailu bertikalak daude, edukiak hobeto antolatzeko.

IZOTZEZ ESTALTZEKO GAILUA


Kopak izotzez estaltzeko gailua taberna eta kafetegietarako osagarri bikaina da, edari hotzak baldintzarik onenetan zerbitzatzeko. Tamaina konpaktua duenez, egokia da espazio murritza duten lokaletarako.

1
ARGIZTAPENA

Barnealdea LEDekin argituta dago.

2
KONDENTSAZIOAREN KONTRAKO SISTEMA

Ateek beira hirukoitza dute, kondentsazioaren kontrako sistemarekin. Horri esker, ezin hobeto ikus daiteke, desizozteko fenomenoa beha daitekeelako.

ELEMENTU KONPAKTU ETA FIDAGARRIAK, EDARIAK GORDETZEKO BIKAINAK

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.