Hozte-mahaientzako aukerak
Ezagutu Fagor Professional-en hozte-mahaientzat dagoen aukera-sorta zabala.

XEHETASUN TXIKIAK, BENETAKO ALDEA
Xehetasun txikietan dago, askotan, benetako aldea. Horregatik, Fagor Professional-en hozte-armairuek askotariko aukerak dituzte, xehetasun txiki horiek zaintzeko.

Hozte-mahaien gainak AISI-304 altzairu herdoilgaitzez egin ohi dira. 3 cm-ko lodierako granitozko estalkia sartzeko aukerari esker, behar bakoitzerako erakusmahairik egokiena lor daiteke.

Dauden kaxa-aukerek pertsonalizatzeko aukera ugari ematen dituzte, behar den mahai hotza egiteko modua eskaintzen dutenak.

Hala eskatuz gero, armairuen hanken ordez gurpilak jar daitezke, hozte-ekipamendu horiei mugikortasun eta erabilera-malgutasun handiagoa emateko.

Kristalezko atea duten armairuek serieko sarraila bat izaten dute ate bakoitzean. Gainerako modeloetan, ekipamenduarentzako segurtasun-elementu gisa gehitzeko aukera eskaintzen dugu.

Hozte-mahaiak heldulekua ateen eskuineko aldean dutela egin ohi dira. Hala ere, irekitze panoramikoa eskatzeko aukera dago, hau da, bata bestearen ondoan jartzen dira heldulekua eskuineko aldean duen ate bat eta, haren ezkerrean, heldulekua ezkerrean duen beste bat. Hala, produktuak mahaian sartzeko leku gehiago dago.

Osagarri egokiak aukeratzea funtzionamendu egokiaren bermea da. Hozte-osagarriak dira elikagaiak kontserbatzeko ondarerik garrantzitsuenetako bat.
