Zintadun ontzi-garbigailua

ERRENDIMENDU HANDIKO SOLUZIOA

Batzuetan, gauza bat ondo egiteko onenetatik ikasi behar dugu. Eta, kasu honetan, onenak gure Concept gamako zintadun ontzi-garbigailuak dira. Berringeniaritza eginda, gama honetako makinek azken berrikuntza teknologikoak dituzte, eta sendotasun, fidagarritasun eta moldakortasun ereduak dira. Horrez gain, ekoizpen-ahalmen handia eta energia-eraginkortasun datu ezin hobeak erakusten dituzte ur- eta energia-kontsumoei dagokienez. Eta, hori gutxi balitz bezala, gama honek merkatuko kalitate-salneurri proposamenik hoberena eskaintzen du. Hau da garbiketa profesionala, hau! Horrela egiten dira gauzak.

01
Emaitza ezin hobea: lehorketa ezin hobea

Barruko airea xurgatu egiten da eta, ondoren, turbina batzuetara bidaltzen da; bertan, erresistentzia batzuek airearen tenperatura igotzen dute 50/60ºC-tara.
Lehorketa ezin hobea lortzeko, kasu korapilatsuetan ere bai, ondoz ondoko lehorketak gehitzeko aukera eskaintzen dugu.

02
Ez ezazu energia alferrik galdu

Energia-berreskuragailuak tunelaren barruan sortzen den lurruna xurgatu egiten du. Lurrun gisan sortu den bero hori berreskuratzen da, energia-berreskuragailura zuzentzen delako. Tenperatura-trukagailuari esker, lurrunek sortu duten beroa aprobetxatu egiten da uraren tenperatura igotzeko; ondoren, ura lurrun-andelera bidaltzen da.

03
Zure erritmora moldatzen gara

Urberritze-sistema moldagarriak kontsumo txikia eta homogeneoa eragiten du. Urberritzearen ur-kantitatea abiadura bakoitzera moldatzen da: zenbat eta abiadura motelago izan, orduan eta ur-kantitate txikiago beharko da, ontziteria urarekin kontaktuan dagoen denbora handiagoa delako.

04
Zure erosotasunaren bila gabiltza

0-STEAM lurruna xurgatzeko sistemak lurrunak makinaren kanpoaldera ateratzea saihesten du, eta egoera ezin hobea bermatzen du lan-eremuan.
Jarduera osoan zehar garbiketako tunelak sortutako beroa berreskuratzen du lurrun gisan eta energia oso ondo neurtzen du, beharrezkoak ez diren gastuak aurreztuz.

05
Adi, prest, aurrera!

Makinaren sarbidean dagoen fotozelulak ontziteria antzeman eta makina abian jartzen du. Makinaren sarreran detektagailu bat ere badago, baina kasu honetan zintak ibiltartearen amaierara iristean aurrera egiten jarraitzea saihesten du.

06
Mundu jasangarri batean sinesten dugulako

Fagor Professional-eko energia-aurreztearen filosofiarekin bat datorren mundu jasangarri batean sinesten dugulako, Europako ekoizleen artean soluzio aparta eskaintzen dugu: gasezko ontzi-garbigailuak. Garraio-uhala duten ontzi-garbigailuen kasuan, gas-sorgailu bat erabiliz ECO modeloetan eta, zintadun ontzi-garbigailuetan, sorgailua integratuta daukaten gasezko modeloekin.

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.