Goitik kargatzeko ontzi-garbigailua
FIDAGARRITASUNA, EROSOTASUNA ETA ERRENTAGARRITASUN HANDIA.
Goitik kargatzeko ontzi-garbigailu industrialak kupuladun edo kanpaidun ontzi-garbigailu izenez ezagunak dira, eta ezin hobeak dira jatetxeetan eta catering-zerbitzuetan erabilera handia emateko. Goitik kargatzeko ontzi-garbigailuek baxera era linealean garbitzen dute, lanerako erosoa den altuera batean, aurregarbiketarako eta saski-irteerako mahaien laguntzarekin. Hala, garbiketa-prozesua ezin hobeto koordinatuta dago: goialdea altxatu eta saskia sartu, goialdea jaitsi, eta makina lanean ari den bitartean, garbiketa-materiala jada garbituta jaso daiteke. Behin amaituta, goialdea altxatzen da, saskia ateratzeko, eta hurrengo saskia sartzeko prest dago.
Goitik kargatzeko ontzi-garbigailuak EVO Generation ideian oinarritzen dira, hau da, oinarrizko gorputz bakarra sortzea, hiru gametarako balio duten abantaila komunekin eta segmentu bakoitzaren beharrei erantzuteko teknologia egokiarekin. Hala, erabiltzaileen beharrei erantzuteko soluzio-aukera zabala daukagu.

-
ADVANCE, CONCEPT PLUS ETA CONCEPT SERIEEN 3 GAMEK EGITURA-EZAUGARRI KOMUNAK DITUZTE:




Onena lortu nahi horientzat pentsatutako makinak dira, baina erabiltzeko eta mantentzeko errazak dira, inolako zailtasunik gabeak.
Advance makina adimendunek profesional batek amestutako baldintza guztiak betetzen dituzte: puntako teknologia, mardultasuna, garbiketa-programak pertsonalizatzeko aukera, autogarbiketa eta auto-drain bezalako funtzioak eta mantentze-denborak optimizatzeko autodiagnostikoa.
Gaur inbertituz, etorkizunean errentagarri bihurtzeko diseinatutako makina esklusiboa da.

E-VO ADVANCEk kolore anitzeko botoi bakarrean ardazten ditu bere sinpletasuna eta adimena. 3 koloretako kode intuitiboari esker, langileari lana errazten dio eta funtzionamendu-kostuak optimizatzen ditu. Makina erabat elektronikoa da: presio-hautematea, tenperatura-hautematea, sistema elektrikoa eta kontrol-sistema, drainatze automatikoa, tenporizadorea, etab. Pertsonaliza daitezkeen programak: zerbitzu teknikoak bi programen garbitzeko eta uretan eragiteko prozesuen tenperatura eta denbora alda ditzake, erabiltzailearen eskakizunei erantzuteko. Lehenetsitako programa berezia dauka (P4/ PG) beirateriarako, DIN10511 arauari jarraikiz (90 minutuko zikloa, garbiketa 60 °C gradura eta uretan eragitea 65 °C gradura).

Garbiketa-ziklo bakoitzean, auto-drainatzeak garbiketa-tangatik ur zikina ateratzen du, baxera uretan eragiteko ur garbia erortzen hasi aurretik. Horrenbestez, andela luzeago mantentzen du garbi, eta energia aurrezten denez, kostuak optimizatzen dira.

Fagor-ek proposamen berdingabea dauka merkatuan: ur beroa sortzeko gas bidezko gailuak. Erabiltzaileak energiaren fakturan % 60raino aurreztuko du, elektrizitatea darabilten modeloekin alderatuta.

Concept Plus gamak garbitzeko eta uretan eragiteko sistema eraginkorra emate du (EFFI-WASH eta EFFI-RINSE), eta, ondorioz, aliatu bikaina da sare-presio txikia eta eskakizun handiak dituzten instalazioetan.
Concept Plus iritsi da, sinpleki posiblea.

EFFI-RINSE sistemak higiene-emaitza bikainak bermatzen ditu, 85 °C gradura uretan eragiteko ziklo lineal osoaren bidez, uretan eragiteko ponpa integratuari eta Air Break sistemaren diseinuari esker. Sarrerako ur-presio txikia denean ere funtzionatzen du, eta sistema ezin hobea da instalazioko ur-sarea gomendatutako bi barreko presio minimora iristen ez denean. Makinak 85 °C gradura uretan eragiten duenean, EFFI-RINSE argi berdea pizten da.

ECO FILL “betetze termostatikoko” sistema berriak izugarri laburtzen du makina martxan jartzeko denbora. Izan ere, garbiketa-tanga lurrun-andelak aurrez berotu duen urarekin betetzen da.

Oinarrizko bertsioetako bat aukeratu eta beharrezko kitak erantsiz (detergente-dosifikagailua eta huste-ponpa), stocka murriztu eta eskaerak sinplifika daitezke. Hala, biltegietan bertsio desberdinak edukitzea ekiditen da. Kitak erraz muntatzen direnez eta osagaiak irisgarriak direnez, instalatzeko arazo askoz gutxiago sortzen dira.

Teknologia eta sinpletasuna bat etor daitezkeela uste dutenentzat, heldu da Concept.
Kategoria horretan goi-mailako produktuen abantailak eta funtzioak eskaintzen dituen produktu-gama bakarra da. Erabilerraza eta eraginkorra da, eta teknologiarik eragingarriena eta sendoena erabiltzen du, merkatuko erabilera-baldintza latzenetarako ere prestaturikoa.

Sistema hidrauliko honek potentzia orekatuarekin konbinatzen ditu ekintza mekaniko bizia eta tangako ur erabat garbia, makinaren balio-bizitza osoan zehar tenperatura higieniko egokia mantentzeko. Eta, hori guztia, agindutako produktibitatea bermatuta. Sinner-en zirkuluko faktorerik garrantzitsuenetako bat ziurtatzen duen sistema eraginkor bat: ekintza mekanikoa. Gainera, produktu kimiko gutxiago erabili behar dira, eta garbiketa-denbora murriztu egiten da.

Gorputza eta egitura altzairu herdoilgaitzez egina daude erabat, merkatuko erabilera-baldintza gogorrenak jasateko. Belaunaldiak eboluzionatu egin du, goialdearen diseinu berriarekin, saskiaren gida berriekin eta garbiketa-upel enbutituarekin. Filosofia honen alde apustu egin dugu, garbiketa-denbora laburtzen delako, eta, beraz, eguneroko mantentze-kostuak aurrezten delako, eta, aldi berean, makinaren balio-bizitza luzatzen delako.

Ahalik eta potentziarik handiena lortu nahi baduzu makinaren produktibitatea maximizatzeko, kanpotik konfigura daiteke. Nahiago baduzu kontsumo txikiagoa lortu, konexio anitzeko kutxan konexio egokia egin behar da, besterik gabe (adibidez, 3 kW-ko galdara). Instalatzeko eta konfiguratzeko erraza.
XEHETASUN GUZTIAK ZAINTZEN DITUZTEN SOLUZIOAK
Sarrerako eta irteerako eta aurregarbiketarako mahai-aukera zabala, ekoizpen eta azalera erabilgarriaren inguruko behar guztiak asetzeko.

