WET CLEANING SOLUTIONS

URAK ZURE ARROPA DELIKATUAK ZAINTZEN DITU.

Wet Cleaning sistemak ahalbidetu egiten du uraren bidez arroparik delikatuenen garbitasuna eta distira berreskuratzea. Gure etengabeko garapenari esker, traturik onena behar duten jantzietarako garbiketa-, lehorketa- eta akabera-programarik onenak lortzen ditugu.

ERAGINKORTASUNERAKO SOLUZIORIK ONENA


01
GARBIKETA PROFESIONALERAKO GARBIKETA-PROZESURIK EGOKIENA ETA OREKATUENA

Wet cleaning-a disolbatzaile gisa ura erabiltzen duen arropa-garbiketako prozesua da. Prozesu hori bereziki pentsatuta dago arropa delikatuetarako. Horregatik, garbiketa-prozesua egiteko oso ekintza mekaniko gutxi erabiltzen da, betiere tenperatura baxuan. Gaur egun, esan dezakegu posible dela mundu-mailan Dry Cleaning prozesuaren bitartez garbitzen diren arropa delikatuen % 95 baino gehiago Wet Cleaning prozesuaren bitartez garbitzea.

02
WET CLEANING, DRY TO DRY PROZESUA.

Azken urteotan termino hori zabaltzen hasi da produktu kimikoen bilakaerak prozesua erraztu eta seguruagoa egin duelako. Programatzeko erraztasun teknikoari eta garbigailu nahiz lehorgailuen dosifikazio-konplexuaren fidagarritasunari esker, inoiz baino azkarrago eta bikain gauzatu daiteke “dry to dry” prozesua . Gure etengabeko garapenari esker, traturik onena behar duten arropetarako garbiketa-, lehorketa- eta akabera-programarik onenak lortzen ditugu.

03
WET CLEANING DA SOLUZIORIK EGOKIENA, OSO ERAGINKORRA DELAKO

Gaur egungo orbanen % 80 uretan disolbagarriak dira.
Beraz... Zergatik jarraitzen du merkatuak orbanen % 20ri aurre egiteko gai den makina bat erabiltzen? Soluzioa Wet Cleaning da.
Orbanen % 20 bakarrik dira ez-disolbagarriak (Dry Concept).

04
APLIKAZIO-SEKTOREAK

Hotelak: langileen uniformeak eta bezeroen arropa.
Geriatrikoak eta egoitzak:
Tindategiak
Garbitegi industrialak

EZAGUTU GURE PRODUKTUAK


GARBIGAILUAK

FULL FLOW: Komuneko uraren erabilera sustatzera bideratutako birzirkulazio-kita. Arropa ahal beste zaintzeko xedeaz, inolako ekintza mekanikorik gabe handitzen da eraginkortasuna.

ERABATEKO KONTROLA TOUCH PLUS CONTROL-EN BITARTEZ: piktograma bidez erraz programatzeko modukoa, makinaren TP II pantaila edo ordenagailuan “Wash Control” erabilita.


DOSIFIKAZIOA: Momentu egokian kantitate egokia dosifikatzeak segurtasuna ematen digu prozesuan eta homogeneotasuna emaitzan. Eta are garrantzitsuagoa dena: lasaitasuna ere ematen du. Dosifikazio estandarreko 8 seinale + hautazko 6 seinale (dosifikazio-denbora, atzeratzea, hasiera hautatzea) modelo guztietan.

LEHORGAILUAK

TENPERATURA-KONTROLA: tenperaturaren eta aire-fluxuaren kontrolari esker, arropa delikatuetarako lehorketa perfektua lortzen da. Hezetasun-sentsoreak lehorketa-prozesua eteten laguntzen digu, modu horretan jantziak lisatzeko hezetasun-maila egokian utziz.

GARBITEGI PROFESIONALA

ZUTABE-SOLUZIOA: Wet Cleaning sistemarekin lanean hasteko modurik errazena eta ekonomikoena. STACKING da 8 eta 10 kg-ko edukierako, hau da, 4,5 eta 6 kg arropa delikaturako, gaitasuna duten makinetarako soluziorik irisgarriena.

AKABERA

AKABERA PERFEKTUA, EMAITZA BIKAINA: Wet cleaning prozesuak argi eta garbi bereizitako 4 fase ditu: 

  1. Orbanak kendu aurreko fasea
  2. Garbiketa-fasea
  3. Lehorketa-fasea
  4. Akabera-fasea

Fagor Professional-en fase bakoitzerako makina egokiak eskaintzen ditugu. Akabera edo azken fasean arropa dotore-dotore utzi eta lisatze-kalitate paregabea eskaintzen duten makinak dauzkagu. Deskubri ezazu akaberarako ekipo-gama zabala: errepaso-mahaiak, prentsak eta manikiak, lurrun-kabinak eta orbanak kentzeko makinak,  formadun arropa oro lisatzea bermatzen dutenak.

ERAGINKORTASUNERAKO SOLUZIORIK ONENA

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.