URA, ENERGIA ETA PRODUKTU KIMIKOAK AURREZTEA. ETA INBERTSIOA BERRESKURATZEA
Fagor Professional-en ura berreskuratzeko sistemak beste behin utzi du agerian aurrezpena eta jasangarritasuna berrikuntza teknologikoetan aplikatzeak duen eragin positiboa. Azken belaunaldiko ura berreskuratzeko sistemek uraren % 70era arte aurreztea ahalbidetzen dute, baina ez hori bakarrik. Produktu kimikoak eta energia ere aurrezten ditu; izan ere, berrerabili egiten da bai berreskuratutako ura bai aurreko garbiketa-faseetatik datorren ur beroa ere. Gainera, mantentze-lanak erraz-errazak direnez, denbora eta arazoak ere aurrezten dizkigu: ez du aurretiko instalaziorik ez espazio handirik behar, erraz erauz daitezkeen biltegiak ditu, gai da lehenetsitako programen bitartez autogarbiketa egiteko eta garbiketa motaren arabera egokiak diren produktu kimikoak erabiltzen ditu. Ura eta energia berreskuratzeko gai den teknologia? Inbertsio bikaina.