Zentrifugazio normaleko garbigailuak Garbitegirako


FIDAGARRITASUNA ETA MARDULTASUNA DENON ESKURA

Zentrifugazio altuko gamarik sofistikatuenen neurriko prestazioak dituzten garbigailuak. Gama hau bereziki diseinatu eta pentsatu da garbigailu sinple baten bila dabiltzan merkatu eta bezeroentzat.

Makina zurrunak dira, 200eko G faktorea dutenak. Modelo hauek bereziki nabarmentzen dira energetikoki eraginkorrak direlako eta ur eta detergente gutxi kontsumitzen dutelako.

Garbigailu hauek maiz erabiltzen dira arreta medikoa eta gizarte-arreta ematen duten zentroetan. Ezinbestekoak dira hondakin solidoak (gorotz- edo gorako-aztarnak, adibidez) dituzten izarak eta bestelako oihalak garbitzeko. Garbiketarako produktu kimikoak sartu baino lehen, garbigailuak urberritu egiten du arropa tenperatura baxuan eta ur kantitate maximoarekin eragiten du behin eta berriz, modu horretan hondakin solidoak izaretatik bereiz daitezen. 8 mm-ko Ø zuloei esker, elementu solido horiek erraz-erraz ateratzen dira danborretik, eta uretan geratzen dira. Ondoren, zuzenean doaz hustubidera upelaren goiko gainezkabidetik (3”  handiagoa da orain gainezkabidearen tamaina, prozesua hobetu eta buxadurak ekiditeko).
 

Jarri gurekin harremanetan
Produktu hau interesatzen zaizu? Produktu honi edo beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.