Zentrifuazio altuko garbigailuak
ERAGINKORTASUN EZIN HOBEA, ENERGIA AURREZTEA ETA INGURUMENA ERRESPETATZEA
Bereziki diseinatuta daude prozesuaren kalitatea eta ura eta energia aurreztea lehentasuntzat jotzen dituzten garbitegietarako. Zentrifugazio-abiadura altuko garbigailu berriek bezerorik zorrotzenen beharrizanak estaltzeko errendimendu optimoa eta estilo berria dakarte.
Zentrifugazio-abiadura altuko garbigailu mota hauetan, (G faktorea: 350 eta 450 bitartean), izugarri murrizten da garbiketa-prozesu ostean geratzen den hondar-hezetasuna, eta horrek ondoko prozesuetan asko aurrezteko aukera ematen du, esaterako, lehortze- eta lisatze-prozesuetan.
Makina hauen diseinu eta teknologia aurreratuek, eskuragarri dagoen aukera- eta osagai-sorta zabalekin batera, eragin nabarmena dute, batetik, energia-eraginkortasunean eta, bestetik, ura eta produktu kimikoak aurreztean; horrenbestez, murriztu egiten dira produkzio-kostuak eta handitu egiten da enpresaren ekoizteko ahalmena.
Erraz eta azkar instalatzen da, eta gainera, oso espazio gutxi behar da makina hauek erabili eta mantentze-lanak egiteko. Hori gako-abantaila da beste gama batzuen aldean.