Garbitegia

BERRIKUNTZA ZURE ESKURA                                                                              
Instalazio txikietarako (ile-apaindegiak, gimnasioak, kanpinak...) bereziki diseinatutako garbitegi profesionaleko produktu-gama berria, garbitegi industrialeko makinen prestazioak eta mardultasuna baina moldaerraztasun handiagoarekin, tamaina konpaktuagoan eta salneurri merkeagoan eskatzen dituzten instalazioetarako. 

Fagor Professional-en garbiketa-gaitasun kontzentratua da.
Hona hemen Kare, Fagor Professional-en garbigailu-belaunaldi berria. Soluziorik onena eskaintzeko diseinatutako garbiketa-makinen serie oso eta aurreratua. Izan ere, KARE zu gehien arduratzen zaituenak arduratzen du: bizi garen munduak eta ingurumenak. Fagor-en, benetan garrantzitsua denak arduratzen gaitu.

KARE belaunaldi berriarekin, berrikuntza guztiak zure eskura daudela bermatu dugu. 
Garapenean aplikatzen ditugun printzipio berritzaileei eta ekoizpen-prozesuan egiten ditugun inbertsioei esker, gure produktuek berritasun tekniko nabarmenak dituzte. Estetika erakargarri eta guztiz berritua dute gure produktuek. Horrela, gure lehorgailu industrialen irudia eta erabiltzailearentzako praktikotasuna eta mantentze-lanak egiteko erraztasuna uztartzea lortu dugu.
Fagor Professional-eko O3C ozono-armairu berriak aurkezten dizkizugu, ozono bidez era guztietako arropa, osagarri eta materialak segurtasun osoz HIGIENIZATZEKO eta DESODORIZATZEKO bereziki diseinatuak. Irtenbide profesional bakarra eta eraginkorra, orain zure eskura.
Fagor Professional-en lisagailu industrialak errendimendu eta produktibitate handiena emateko daude diseinatuta, betiere energia-eraginkortasun eta denbora-aurrezte nabarmenekin. Gainera, funtzionamendua oso erraza denez, ia ez du mantentze-kosturik.
Erabiltzaileek aitortu egiten dute gure makinek kalitate handiz lisatzen dutela arropa laua, eta esaten dutenaren arabera, horixe da azpimarratzeko moduko elementurik garrantzitsuenetako bat.
Garbitegian, fase guztiek perfektuak izan behar dute kalitatean nabarmentzako. Horregatik, Fagor Professional-en akabera-ekipoek erabilera errazeko gama oso bat ematen dituzte aukeran. 
Garbiketa industrialeko akabera-fasean erabiltzeko ekipo osagarrien sorta zabala eskaintzen dugu; bertan, errepaso-mahaiek, prentsek eta manikiek, lurrun-kabinek eta orbanak kentzeko makinek bermatu egiten dute formadun arropa guztien lisatzea.
Orga eta bastidore egokiek arroparen manipulazioa erraztu eta behin eta berriz egindako esfortzuek eragindako lesioak prebenitzen dituzte.
Garbiketa-orga ergonomikoak garbitegietara, ospitaleetara, hotelera, spa-instalazioetara eta bestelako negozioetara egokitzen dira. Diseinuak bermatu egiten du orga ekipamendutik gertu egotea, arropak lurrean buka ez dezan.
Fagor Professional-en betidanik egin izan dugu apustu gure soluzioen berrikuntzaren alde. Gure berrikuntzak sektoreko estandarretatik haratago doaz, eta proposamen berri eta hobeen alde egiten dute apustu. Autozerbitzu-garbitegietarako soluzioak, Wet cleaning eta “Laundry2Go” soluzioak eskaintzen ditugu, garbitegiak urrats bakarrean sortzea ahalbidetzen duen modulu garraiagarrien sistema.