Frankfurteko Texcare erakustazokan egon dira Fagor Industrialen garbitegietarako azken produktuak ekainaren 11tik 15era

2016.06.16

Frankfurteko Texcare erakustazokan egon dira Fagor Industrialen garbitegietarako azken produktuak ekainaren 11tik 15era

Frankfurteko (Alemania) Texcare erakustazokan egon da Fagor Industrial ekainaren 11tik 15era. Garbitegien eta lehorreko garbiketaren sektoreko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da Texcare nazioartean.

365 metro karratuko erakustokia partekatu du enpresa espainiarrak ONNERA taldearen beste marka batzuekin, Alemaniako hiriko Messe azoka-esparruko 8. hallean. Esparru horretan, garbitegi industrialetarako merkaturatu dituen azken produktuak erakutsi ditu Fagor Industrialek. Teknologiarik berrienarekin eta kalitaterik handienarekin diseinatutako produktuak dira, eta errendimendu eta produktibitaterik handiena ematea dute xede, betiere kontuan hartuz efizientzia energetikoa, ingurumenarekiko errespetua eta denbora aurreztea bezalako balioak. Ezaugarri horiek dituzte, esaterako, ikusgai egon diren garbigailuen modeloek; bai zentrifugazio altuko gamek (LA 35 TP E eta LA 14 TP E), eta bai zentrifugazio azkarrekoek (LR 18 TP E linea) eta autozerbitzukoek ere (LR18 TP E eta LN 14 TP E).

Touch Plus Control programagailu berria duten garbigailuak aurki daitezke Fagor Industrialen katalogo berrian. Sektore honetan iraultza ekarri duen gailua da Touch Plus Control, makinen erabilera erraztu eta aukera berriak eman baititu. Gainera, Wet Cleaning metodoaren azken berrikuntzak eta Auto Weight bezalako aurrezte-sistemak ere badituzte garbigailuek. Azken honi esker, uraren, detergentearen eta energiaren kontsumoa automatikoki doi daiteke, garbigailuan sartutako arropa kopuruaren arabera.

Bestalde, merkatuko efizienteenak dira lehorgailuen modelo berriak, eta askotariko gehigarri eta prestazioak dituzte energia hobeto aprobetxatzeko eta arropa lehortzeko beharrezkoa den denbora gutxitzeko, besteak beste: hezetasun-sentsorea (iDry) duen lehorketa-sistema adimenduna, beira bikoitzeko atea, isolamendu termikoa, aire-fluxu osoko sistema (Total Flow) eta airea birziklatzeko sistema adimenduna (Green Flow System). Lurruna kanporatzeko irteeratik egotzitako aire beroa danborrean berriro sartzean datzan teknika iraultzailea da azken hau. Beste modelo batzuen artean, Green Evolution Plus gamakoak ezagutzeko parada izan dute Texcare erakustazokara bertaratutakoek, hala nola SR 16 HE, SR 35 PUS G, SR16 E eta SR-2-16 MP"A G INOX. Efizientzia handia ahalbidetzen dute diseinu hauek, energiaren % 60 aurrezteko aukera ematen baitute.

Lau urtean behin, Frankfurteko Texcare International erakustazokan elkartzen dira merkatuko enpresarik garrantzitsuenak. 300 bat erakustoki, 16 000 bisitari baino gehiago eta 30 700 metro karratuko erakusketa-esparrua ditu erakustazoka honek.

Frankfurteko Texcare erakustazokan egon dira Fagor Industrialen garbitegietarako azken produktuak ekainaren 11tik 15era