Hotz komertzialeko aparatuentzako etiketatze energetikorako araudi berria

2016.07.01

Zein da araudiaren helburua?

Hozte aparatu profesionalek kontsumitzen duten energiak Europar Batasuneko elektrizitatearen eskari osoaren zati esanguratsua betetzen du. Sailkapenaren normalizazioaren eta eraginkortasun energetikoaren etiketatzearen bitartez, kontsumo gutxiagoko produktuak eskuratzeko orduan, ostalariei erabakiak hartzea errazten dien beharrezko informazioa eskaintzea bilatzen da. Era berean, fabrikatzaileek euren produktuen eraginkortasun energetikoa hobe dezaten sustatzea du xede araudi honek eta hau ezartzean, ondorio bezala aurrezpen energetiko esanguratsua eta CO2 igorpenen murrizketa izatea espero da.

Zein informazio agertu behar da etiketetan?

Hozte aparatu profesionalen eraginkortasun energetikoaren etiketek etxeko tresnen kontsumoa adierazteko erabiltzen diren etiketen formatu berdintsua dute eta honakoa azaldu beharko dute: aparatuaren sailkapen energetikoa, honen urteko energia kontsumo normalizatua urteroko KW/h-tan, hozte eta izozte konpartimentuen bolumen garbia guztira litrotan eta mota klimatikoa.

Eraginkortasun energetikoaren etiketen informazioa nola interpretatu

  1. Eraginkortasun energetikoaren sailkapen eskala. A sailkapenak, 15 eta 25 arteko IEE eraginkortasun energetikoaren indizea adierazten du (gehienezko eraginkortasun energetikoa) eta G sailkapenak 95 eta 115 arteko indizea (gutxienezko eraginkortasun energetikoa). Araudia etengabeko garapenean egongo da eta gradualki, indize altuenak dituzten tresnak ezabatzea aurreikusten du (2016tik 2019ra bitartean). Gainera, 2019tik aurrera, eraginkortasun energetikoaren balio berriak barneratzeko helburua du (A+, A++, A+++).
  2. Aparatuaren sailkapen energetikoa. A sailkapenak gehienezko eraginkortasuna adierazten du, G sailkapenak berriz, gutxienekoa.
  3. Urteko energia kontsumoa, urteroko KW/h-tan.
  4. Hozte konpartimentuen bolumen garbia guztira.
  5. Izozte konpartimentuen bolumen garbia guztira.
  6. Aparatuaren mota klimatikoa: Mota klimatikoak neurketa zein baldintzatan egin den adierazten du. Hozte tresna profesionalen kasuan, arauak 4. mota klimatikoa ezartzen du. (4. mota klimatikoa: +10ºC eta +30ºC arteko giro-tenperaturak).

Etiketatze sistema berriaren abantailak

Etiketatze mota hau, dagoeneko industrialak ez diren etxetresna elektrikoen eraginkortasun energetikoari buruzko informazioa emateko derrigorrez erabiltzen zena, hotz komertzialeko produktuak eskuratu baino lehen, kontsumitzaileei erabakiak hartzea erraztuko die.

Ostalaritzan eta sukaldaritzan diharduten profesionalentzat eraginkortasun energetiko handiagoko hotz komertzialeko aparatuak eskuratzeak, urteko elektrizitate gastuan aurrezpen esanguratsua eragin dezake.

Fagor Industrialek eraginkortasun energetikoaren alde egiten du apustu

Fagor Industrialen, gure bezeroei euren negozioak era eraginkorrenean garatzen laguntzen dieten erantzunak bilatzen ari gara etengabe. Laster, gas hidrokarburoak dituzten gure hotz komertzialeko belaunaldi berria ezagutzera gonbidatuko zaitugu, kontsumo arduratsu eta eraginkorra sustatzen duten produktuen katalogo berria gara dezagun ahalbidetu diguna, %70 gutxiagoko kontsumo energetikoekin.

Hotz komertzialeko aparatuentzako etiketatze energetikorako araudi berria