Iker Alberdi, ONNERA Groupeko Zuzendari Orokor berria

2017.06.07

Madril, 2017ko ekainaren 7an – Fagor Industrial Koop. E.ko kontseilu errektoreak Iker Alberdi izendatu du ONNERA Groupeko Zuzendari Orokor. Nazioarteko enpresa-talde honek sukalde lanetarako, garbiketarako eta hotzeko aplikazioetarako ekipamenduetarako soluzioak eskaintzen lan egiten du.

Alberdik esperientzia zabala du sektorean, eta 15 urte baino gehiago daramatza taldeko ardura-karguetan. 2002an iritsi zen Fagor Industrialera Fabrikazio Arloko arduradun lanetara, eta jarraian, Egosketako arduradun izendatu zuten. Edesa Horecako zuzendari orokorra ere izan zen Polonian, eta ondoren, Europa eta Asiako Asber eta Edenox marken Zuzendaritzako buru izan zen. 2015eko martxoan Fagor markako Negozioko Zuzendari kargua hartu zuen, eta lan horretan aritu da orain arte.

Izendapen honekin, ONNERA Groupek sektorean duen lidergoa indartu du, eta hazteko nahiz mundu osoan zehar zabaltzeko duen asmoarekin jarraitu du. Postu berrian, Alberdik ONNERA Groupeko proiektuaren koordinazioaren ardura hartuko du, eta Jose Luis Lizarbe ordezkatuko du.

“Ziur gaude Iker ONNERA Groupeko proiektua bikain kudeatuko duela, izan ere, ibilbide ezin hobea izan du, bai estatuan, eta baita nazioartean ere”, baieztatu du Mikel del Riok, Fagor Industrial Koop. E.ko Kontseilu Errektoreko Lehendakariak. “Harro gaude Alberdiren mailako profesional batek taldeko jardueren lidergoa izateaz, eta ziur gaude etorkizunean arrakasta gehiago lortzen jarraituko dugula”, adierazi du del Riok.

Iker Alberdi, ONNERA Groupeko Zuzendari Orokor berria