Ostalariek % 60 aurrez dezakete faktura energetikoan Fagor Industrialen gas-ontzi-garbigailu berriarekin
2018.05.17
Oñatin, 2018ko maiatzaren 17an - Fagor Industrialek, ostalaritzarako ekipamenduan, sukaldaritza kolektiboan eta garbitegian liderra den fabrikatzaileak, arrastreko ontzi-garbigailuen lerro berria merkaturatu du.
Erabateko berringeniaritza prozesu baten emaitza gisa, Oñatiko konpainiak sendotasunak, produzitzeko gaitasunak, malgutasunak eta energia-efizientziaren datu ezin hobeek (uraren eta elektrizitatearen kontsumoari dagozkionak) bereizten duten gama aurkeztu du.
ECO BERTSIOAK
Fagor Industrialek, halaber, Europako fabrikatzaileen artean bakarra den soluzioa eskaintzen du: ur beroaren sorgailua erabilita faktura energetikoan % 60 aurreztea ahalbidetzen duten arrastreko ontzi-garbigailuen ECO bertsioak. Modu horretan, bertsio elektrikoekiko gainkostua 3 bat urtean berreskura daiteke.
Ontzi-garbigailu hauek garbitzeko plater asko dituzten lekuetarako pentsatutakoak dira: hotelak, ospitaleak, jatetxeak, eta abar. Izan ere, toki horietan kantitatea bakarrik ez, gero eta zorrotzagoak diren elikagaien segurtasunaren eta osasunaren exijentziak ere oso garrantzitsuak dira.
Ontzi-garbigailu hauek 80 – 85 ºC arteko tenperaturan erabiltzen dute ura urberritze prozesurako; horrela, platerak, bandejak eta mahai-tresnak ondo garbitzea bermatzen da, eta, era berean, oso errendimendu altua lortzen
dute, bertsio elektrikoek baino kostu baxuagoarekin. Oso aproposak dira gasa baliabide natural gisa duten herrialdeentzat, erregai horren kostua energia elektrikoarena baino baxuagoa denean.
ECOek ur beroaren gas-sorgailua dute, batez ere honako hiru onurak dakartzana:
- Ontzi-garbigailu konpaktoaren upela sorgailutik datorren ur beroaren laguntzarekin betetzen da, eta horrek makinaren zikloaren iraupena murrizten du. (Lanean denbora gutxiago energia gehiago aurrezteko).
- Erabilitako energiaren kostua ahalik eta baxuena izateak eta doitze lanetan denbora gutxi pasatzeak kW kostu/platera murrizten dute, eta ondorioz, baita faktura elektrikoa ere, % 60 arte. Horrek bertsio elektrikoekiko gainkostua 3 bat urtean berreskuratzea ahalbidetzen du, aukeratutako modeloaren eta egindako erabileraren arabera.
- ECO modeloek ez dute laguntzen lokaleko kostuetan aurrezten bakarrik, planetako baliagai naturalak zaintzen ere laguntzen dute, eta askoz onuragarriagoak dira ingurumenerako, hondakin kutsagarrien isuria nabarmen murrizten dutelako.