Fagor Industrialek eta Gipuzkoako Ostalaritzak berrikuntza eta formazio zentro bat sortu dute elkarlanean, Donostian

2019.04.15

Donostian, 2019ko apirilaren 15an – Fagor Industrialek, ostalaritzako ekipamenduko, sukaldaritza kolektiboko eta garbiketako fabrikatzaile liderrak, hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearekin, Donostian, ostalaritzako entitatearen egoitza nagusian berrikuntza eta formazio zentro bat eraikitzeko.

Erakundeari lotuta dauden ostalaritzako profesionalei formazioa eskaintzeko helburuarekin, Elkarteak Fagor Industrialen zerbitzua aukeratu du azken generazioko ekipamendua duen egoitza nagusiko formazio zentroko instalaziorako. Zentroak bi erakundeei aukera emango die Gipuzkoako ostalarien artean Fagor Industrialek ekipamenduan merkaturatzen dituen aurrerakuntzak ezagutarazteko. Sektorean formazio jarraitua sustatzea Gipuzkoako Ostalaritzaren ezaugarri nagusietakoa izan da beti, eta gero eta teknifikatuagoa den munduan, bi erakundeek berrikuntza teknologikoaren alde egindako apustua tinkoa da; horixe da hitzarmen honek adierazten duena. Modu horretan, Fagor Industrial Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteko babesle Nagusia izango da 5 urtez.

Bazkideen formazioan eta birziklatze profesionalean egindako ekarpenaz gain, hitzarmena sinatzeak bi erakundeei, elkarrekin, Gipuzkoako goi-mailako sukaldaritza eta 4.0 Gastronomiaren eredua mundu osoan zabaltzeko aukera emango die. Horretarako, Fagor Industrial Europako bost enpresa nagusietako bat izatea eta Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea helmuga turistikoan, berrikuntzan, talentuaren kudeaketan eta 4.0 Gastronomian lider izatea baliatuko da.

“Fagor Industrialen helburuetako bat Gipuzkoako Ostalaritzaren hazkuntzan ekarpena egitea da, eta horretarako, ez dago modu hoberik Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearekin elkarlanean jardutea baino, bazkideen formazioan gure aletxoa jarrita.”, hala esan du Mario Lopezek, Fagor Industrialeko Zuzendari Nagusiak.

“Oso pozik gaude Fagor Industrialekin lankidetzan aritzeagatik; erakunde liderra da Euskal Herrian, ekipamenduen kalitate ukaezinagatik ezaguna. Ziur gaude Gipuzkoako ostalaritzako ekipamenduan berritzen lagunduko digula, eta baita gure eredua nazioartean barrena zabaltzen ere.” baieztatu du Mikel Ubarretxena Pisonek, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresarien Elkarteko Lehendakariak.

Elkarlanerako hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Promozioko departamentuak 2018ko ekitaldiaren erdialdean martxan jarritako 4.0 Gastronomia programaren baitan dago; nazio mailan aitzindaria den sektoreko teknologiaren promoziorako eta sozializaziorako programa.

Fagor Industrialek eta Gipuzkoako Ostalaritzak berrikuntza eta formazio zentro bat sortu dute elkarlanean, Donostian