Fagor Industrial-ek produktu berriak aurkeztuko ditu 2018ko Hostelco azokan
2018.04.09
Madril, 2018ko apirilaren 9a - Fagor Industrial-ek, ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektoreko ekipamendua sortzen liderra den enpresak, berriro aurkeztuko du bere burua Hostelco azokan. Hartan, egosketa-makina, ontzi-garbigailu, garbitegietako makina, labe eta hotz komertzialeko gailu berriak aurkeztuko ditu.
Hostelco eta Alimentaria erakundeek batera egingo dute azokaren hurrengo edizioa 2018ko apirilaren 16tik 19ra, Bartzelonan; eta, haren bidez, elikagaien, gastronomiaren eta ostalaritzarako ekipamenduen industriaren plataformarik garrantzitsuenetariko bihurtzeko asmoa dute.
CM Grup Professional enpresa banatzailearekin batera Espainiako azoka nagusienetako batera erakusketari joanda, Fagor Industrial-ek herrialde horretako merkatuaren alde egindako apustua sendotuko du. Haren standak 110 m2 baino gehiago izango ditu, eta 8. pabilioiko 1. mailako D 407 standean egongo da kokatuta.
Egosketa: sendotasuna eta garbitzeko erraztasuna, bereizgarri nagusi
Standeko protagonista nagusietako bat KORE belaunaldiko 900 gamako bloke zintzilikaria izango da. Belaunaldi horrek maila goreneko errendimendua ematen du, eta, batez ere, haren ekipoen sendotasunagatik eta garbitzeko erraztasunagatik nabarmentzen da.
Ontzien garbiketa: energia-fakturaren % 60 arte aurrezten duen ECO sorgailua
Makinen fidagarritasuna eta ekoizpen-gaitasun handiagoa dira garraio-uhala duten ontzi-garbigailuen Concept linea berriaren ezaugarri nagusiak. Gainera, energia-fakturaren % 60 arte aurreztea ahalbidetzen duen ur bero bidezko ECO sorgailua duen gasezko ontzi-garbigailu bat egongo da konpainiaren standean.
Garbitegien sektorea: garbigailu eta lehorgailu profesionalen modelo berriak
Halaber, soluzio bakar eta moldaerraz baten bidez merkatuaren segmentu berrietarako ateak irekitzen dituzten garbigailu eta lehorgailu profesional berriak egongo da ikusgai Fagor Industrial-en standean. Segmentu berri horien artean, hotel txikiak, haurtzaindegiak eta auzokideen komunitateak egongo lirateke, besteak beste.
Cook&Chill soluzioa eta hutsean ontziratzeko makina berriak
Fagor Industrial-ek aurkeztutako ekipamenduan, Cook&Chill soluzioak ere txoko bat izango du, eta hutsean ontziratzeko makinak izango dira berritasun nagusiak.
Hotza: eraginkortasuna, jasangarritasuna eta errentagarritasuna
Fagor-en hotz komertzialeko produktuen katalogo zabalaren erakusgarri gisa, Globe belaunaldiko hainbat produktu hautatuko dira. Belaunaldi horrek energia-kontsumoaren % 70 arte aurrezten du eta A sailkapena du, sailkapen hori lortu duten lehen fabrikatzaileetako bat izanik.
"Gure egutegian nabarmendutako gertaeretako bat da Hostelco, eta ezin dugu huts egin. Nazioartean, testuinguru bikaina da gure bezeroengana hurreratzeko eta produktu-gama bakoitzeko berritasunak aurkezteko", dio José Manuel Domínguezek, Fagor Industrial-en salmenta- eta banaketa-zuzendariak.