Fagor Industrialek garbitegi industrialeko katalogo berria aurkezten du
2016.02.04
Fagor Industrialek ostalaritza garbitegi industrialerako atera duen katalogo berria aurkezten du, garbitzeko, lehortzeko, tolesteko eta lisatzeko makina desberdin ugari eskainiz.
Argitalpen berri honekin, Fagor Industrialek kalitatezko aurrerapauso bat egin du bere garbitegirako portfolio osoan eta guztiz berriztatu ditu bere produktuak merkatuko eskakizunei erantzuteko helburuarekin.
Guztiz berriztatutako katalogoa
● Garbigailuak: azken belaunaldiko modeloek teknologia berriena eta kalitate handietako osagarriak eta materialak nahasten dituzte. Touch Plus Control programatzaile berria sartu dugu azken berrikuntza gisa. Sektorea guztiz aldatu duen programatzailea da, erabiltzaileari programazioaren maneiua errazteko balio duena eta garbitegiari ezaugarri eta kudeaketa aukera berriak ematen dizkiona. Garbigailuen gamak zentrifugazio altua eta estandarra ditu eta merkatuan dagoen gama osatuenetako bat bihurtzen du ezaugarri honek. Garbigailu guztiek dituzte Wet Cleaning eta ura, energia eta produktu kimikoak aurrezteko sistemak, eraginkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua izanik gamaren aurkezpen gutun onenetarikoa.
● Lehorgailuak: lehorgailu berriek izugarrizko iraultza suposatu dute esparru honetan. Diseinu berriei esker lehen zeuden modeloekin baino eraginkortasun handiagoa lortzen da eta teknologikoki, merkatuan dauden makina aurreratuenen artean kokatzen dira. Aipatzekoak dira Heat Pump – “High Efficiency” eta Green Evolution Plus lehorgailuak, %40ko eta %60ko energia aurrezten baitute hurrenez hurren. Energia gehiago aprobetxatzeko eta lehortzeko denbora murrizteko osagarri eta prestazio ugari gehitu zaizkie modelo berriei, hala nola, (iDry), lehortze sistema adimendua hezetasun sentsorearekin, atearen beira bikoitza, erradial-axial-aurreko aireztatze sistema (Total Flow), aireak berriro zirkulatzeko sistema adimendua (Green Flow System) edo isolamendu termikoa, beste askoren artean.
● Osasun-hesia duten garbigailuak: makina mota hauek ospitaletan, egoitzetan, farmazia industrietan, industria kosmetiko eta nuklearretan erabiltzeko pentsatuta daude, beste batzuen artean. Sendoak dira, zentrifugatzek orduan abiadura handia hartzen dute eta erraz instalatzen dira, 16tik 100 kg-ko gaitasuna dutelarik. Garbigailu mota hauek duten osasun-hesia bi espazioren artean kokatzen da komunikazio-kanal bakar bezala. Arropa garbia eta zikinaren kontaktua saihesten du eta, beraz, berriro kutsatzea ekiditen du, edozein kutsadura mota izanik ere. Touch Plus Control programagailu berria, ukimen-pantaila eta prestazio aurreratuekin, aurretik kargatzen diren garbigailuenekin bateratu da eta malgutasun handia eskaintzen dio erabiltzaileari. Gainera, beste pantaila bat du garbitegiko gune garbian, garbitze-prozesua ikusi ahal izateko.
● Horma-kalandrak: Fagor Industrialek horma-kalandren gama berria aurkezten du, lan-zabalera handiagoarekin 50 cm-ko arrabola duten gaman.Gainera, %25eko energia kontsumoaren murrizketa eskaintzen du kalandra gama guztian eta produktibitatearen %25eko hazkundea, gas bidezko modeloetan, erregailu erradiatzaile berriari esker. Horma-lisagailuen gama berria ezin hobea da jatetxeak, hotel txikiak edo hostatuak bezalako establezimenduetako jantzi-lau kantitate txikiak lisatzeko. Espazio txikietan kokatu daitezke eta ia ez dute instalazio beharrik (korronte elektrikoa besterik ez), ez baitute ateratze edo konexiorik behar.
● Kalandra konpaktuak: denbora aurrezte eta eraginkortasun energetiko maximoarekin errendimendu eta produktibitate handiena emateko diseinatuta daude. Gas bidezko erretzaile erradialak dituzten modelo berriek energiaren eraginkortasuna eta produktibitatea areagotzen duten %25batean, erregailu atmosferikoa duten gasezko kalandrekin alderatuz. Gainera, espazioa aurreztea ahalbidetzen dute ere, 290 kg/orduko lisatzera iritsi daitezkeelako 27 metro karratu baino gutxiagoko espazio batean. Beste berrikuntza aipagarrienetako bat 3.300ko arrabola berria da. Honi esker 3.300 x 3.300 mm.-rainoko jantziak lisatu eta tolestu daitezke.
Konpromisoa eraginkortasun energetikoarekin
Fagor Industrialeko garbitegi-produktu berriek konpromiso handia dute ingurumenarekin. Bira asko ematen dituzten garbigailu guztiek dute Auto Weight izeneko sistema eraginkorra erabiltzeko aukera. Honi esker %30eraino aurreztu daiteke, ur, garbigailu eta energia kontsumoak automatikoki doituz, sartutako eta garbigailuak automatikoki neurtutako arropa kargaren arabera. Garbigailu guztiek dute hiru ur tanga kudeatzeko aukera ere. Azken urberritzeetako urak tanga hauetara eramaten dira bigarren hustubidetik eta ur hori ondoren egingo diren aurre-garbiketa eta garbiketa zikloetan erabiltzeko gordeko da. Honekin, %70rainoko ur aurrezkia lor daiteke.
Lehorgailuei dagokionez, Fagor Industrialek aire beroa berriro zirkulatzeko sistema iraultzailea sortu du (Green flow System). Sistema honen bidez lurrun irteeratik ateratzen den aire beroa danborrean sartzen da berriro. Modu honetan aurrezki energetiko maximoa lortzeaz gain, danborreko aire-fluxua areagotzen da. Fagorrek patentatutako sistema berritzaile hau, berriro erabiltzen den aire fluxua hezetasunaren arabera erregulatzean datza. Horretarako patentatutako beste bi sistemen beharra dago, lehorgailu adimendua (iDRY) eta aire fluxu osoaren sistema (Total Flow,) hain zuzen ere.
Ezaugarri horiekin guztiekin lehorgailu gama hau merkatuko eraginkorrena da.
Kalandrak errendimendu eta produktibitate gehiago emateko diseinatuta daude benetan aipagarriak diren eraginkortasun energetikoa eta denbora aurrezkiarekin. Kalandra hauen funtzionamendua oso erraza da eta ia ez dute mantenu kosturik ondorioztatzen.
"Argitalpen berri honekin Fagor Industrialek aurrerapauso handia egin du garbitegi katalogo osoan, ez bakarrik diseinuari dagokionez. Oso osorik berriztatu ditugu gure produktuak, prestazio berriekin eta beti bezala, eraginkortasun energetikoarenganako eta ingurumenarenganako dugun errespetu-konpromisoarekin jarraituz" adierazi du Ion Sotil, ONNERA Group-eko Corporate Product Managerra