Fagor Industrial-ek KORE egosketa-tresnen belaunaldi berria kaleratu du

2017.09.07

Madril, 2017ko irailaren 7a. - Fagor Industrial-ek, ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorearentzako ekipamenduak fabrikatzen liderrra den enpresak, KORE egosketa-tresnen belaunaldi berriaren 900 gama merkaturatu du. Sukaldaritza industrialaren erdigune bilakatzeko diseinatutako belaunaldia da.

Diseinu sendoa, fabrikazioaren bereizgarri gisa

KORE egosketa-tresnen belaunaldi berriaren xedea sukalde industrialetako espazioari errendimendu handia ateratzea eta emaitza arrakastatsuak ematea da. Makina fidagarri eta iraunkorrak dira, eta sukalde profesional batek eskatzen duen erabilera bizia jasateko gai dira, betiere lehen eguneko kalitatea eta funtzionaltasuna mantenduta.

Belaunaldi honen apustu handien artean, geuk diseinatutako erregailuak daude; merkatuko ahaltsuenak izateaz gain, era uniformean banatzen dute beroa, eta hobeto transmititzen die lapiko eta zartaginei. Erregailuetarako gresillen diseinuari esker, ontzi horien egonkortasuna bermatuta dago, eta diametro oso urriko ontziekin ere erabil daitezke (8 cm-raino), osagarririk erabili beharrik gabe.

Sendotasuna da apustuetako beste bat, eta, bereziki, sukalde-gainekoetan beha daiteke. 2 mm-ko lodiera duen pieza bakarrarekin egiten dira, eta, gainera, enbutitu egiten dira; horrela, ertz borobilduekin batera, sukaldariaren segurtasuna bermatzen da eta asko errazten da garbiketa.

Fagor Industrial-en ohikoa denez, AISI-304 altzairu herdoilgaitza da gehien erabiltzen den materiala, eta AISI-316 altzairua ere erabiltzen da elementuen ezaugarriek hala eskatzen dutenean. Soldadura robotizatuek eta leunketa automatikoek makinen iraunkortasuna bermatzen dute, eta iraunkortasuna da belaunaldi honen bereizgarrietako beste bat, hain zuzen.

Esan gabe doa KORE tresnek Europako Batzordearen zuzentaraua eta ISO-9001 eta UNE-EN-203-3 arauak betetzen dituztela.

Garbiketa-maila ezin hobea

Profesionalen lana erraztea beti izan da Fagor Industrial-en lehentasunetako bat; horregatik, sukalde-gainekoak enbutituak dira eta ertzak borobilduta daude. Premisa horietan oinarrituta, moduluen akoplamendua perfektua izateko dago diseinatuta; moduluak ezin hobeto lerrokatzen dira elkarren artean. Gainera, KORE elementu guztiak atera eta ontzi-garbigailuan garbi daitezke: erretiluak, gidak, gantza biltzeko kaxoiak, petoak, etab. Era berean, uraren sarreraren kontrako IPX5 klasifikazioa du belaunaldi berriak.

Sukalde bat, ezin konta ahala aukera

KORE belaunaldiaren 900 gama berriak aukera sorta zabala eskaintzen du, sukalde profesionalak sukaldarien aliaturik onenak bihurtzeko eta haien beharrei kalitate handienarekin erantzuteko. Makina estandarrak erantsita, horma-blokeak eta erdiko blokeak osa daitezke. Elementuak erantsi eta haiei eusteko modulu-sistemari esker, makina berekin bloke esekiak egin daitezke. Gainera, Fagor Industrial-ek zubi-blokeen soluzioa ere eskaintzen du; hartan, bi makina trinko erabiltzen dira muturretan, eta, haien artean, mahaigaineko gainerako elementuak jartzeko erabiltzen diren habeak kokatzen dira. Eraikin mota horietako bakoitza hormako nahiz erdiko antolamenduan erabil daitezke.

«Belaunaldi berri hau 50 urte baino gehiagoko ibilbide baten eta sukaldaritzaren munduaren inguruko ezagutzaren emaitza da. Hasiera batean, egosketa zuen protagonista», adierazi du José Ignacio Hurtadok, Fagor Industrial-eko proiektuetako buruak. «Estandar europarren arabera dago diseinatuta, eta sukaldaririk onenen beharretara eta sukalde profesionalen egungo eskakizunetara egoki daiteke erraztasun eta erosotasunez, emaitzarik onenak lortzeko».

Fagor Industrial-ek KORE egosketa-tresnen belaunaldi berria kaleratu du