Munduko gastronomia sari nagusiek badituzte irabazleak
2019.06.27
Sukaldaritzak ere badu bere rankinga eta mundu mailako sariak; onenak izatera daramatzaten ezaugarriak dituzten jatetxeen sailkapena egin eta beren lana errekonozitzea dute helburu.
World´s 50 Best Restaurants duela 16 urte jaio zen Britainia Handiko Restaurant Magazine aldizkariaren atal berezi moduan, baina gaur egun Willian Reed Media Business taldearen parte da.
50 jatetxe onenak aukeratzeko arduradunak nazioarteko 1.040 aditu gastronomiko izaten dira, eta 10 jatetxeko zerrenda osatu behar izaten dute jatetxeak haien esperientzian oinarrituta sailkatuz. Saria jatetxe osoarentzat izaten da.
Urtero, lehen 50 jatetxeen rankinga argitaratzeaz gain, 51 eta 100 postuen artean sailkatutakoen izenak ematen dituzte. Aurten, berrikuntza moduan, zerrenda 120ra luzatu dute; izan ere, babesle nagusiaren, S. Pellegrinoren 120. urteurrena ospatu nahi izan dute.
50 Best sarien edizio honetan, Fagor Industrialen ekipamendua duten 2 jatetxek errepikatu dute: Mugaritz (7. postuan) eta Nerua Guggenheim Bilbao (32. postuan). Gainera, Fagor Industrialekin hainbat proiektu gastronomiko gauzatu dituen bezero eta laguna den Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea ere zerrendan sartu da (14. postuan).
Bestalde, 51 eta 120 postuen artean dauden jatetxeek ere aitortza berezia merezi dute; horien artean, gure hiru bezero nabarmentzen dira: Arzak (53. Postuan), Astrid Gaston (67) eta Martin Berasategui (87).
Zorionak saritu guztiei.