Fagor Industrialek eta Basque Culinary Centerrek gestioaren inguruko hiru ikastaro antolatu dituzte online ostalaritzari laguntzeko.

2021.02.16

HORECA sektorea eta turismoarena krisi honek gehien eragin dien sektoreetako batzuk dira. Negozioa bere onera etortzeko, sormen eta errealitate berrira egokitzeko ahalmen dosi handiak beharko dira. Berezitasunak gakoa izango dira berriro irekitzeko unean.

Ekimen honen helburua da formazio espezifikoekin gaitasunak garatzea eta balio bereizgarria eta kudeaketa eraginkorra dituzten proposamenak garatzeko trebatzea.

1. ikastaroa: Banaketa, krisi garaiko aukera
Banaketa zerbitzuaren mapa modu sakonean aztertzeko ikastaroa, zerbitzua martxan jartzeko eman beharreko pauso guztien informazioarekin.

2. ikastaroa: Menuen Ingeniaritza, zenbakiez hitz egiteko garaia da
Eskaintza gastronomikoa optimizatzeko ikastaroa, laginketen eraginkortasunaren gabeziak identifikatzeko, bezeroarentzat gustukoenak diren platerak zein diren jakiteko, eta konbinazio egokiagoak ezartzeko.

3. ikastaroa: Salmentak nola areagotu digitalizazioaren bitartez
Arlo digitalaren aukerak eta garrantzia ezagutzeko, zure negoziorako interesgarrienak diren baliabide digitalak aukeratzeko, eta zure bezero eta bezero potentzialentzat interesgarriak diren edukiak zehaztu eta garatzeko ikastaroa.

Eman izena hiru ikastaro hauetako edozeinetan jarraian daukazun inprimakiaren bitartez. Betetakoan, mezu elektroniko bat jasoko duzu ikastaroetatako sarbidearekin.

 

Ikastaroetan izena eman nahi dut. Joan inprimakira.